2009-01-18

BESTE GAIXOTASUN BATZUK......................

· Dislexia : Irakurtzerako orduan zailtasun espezifikoa.

· Poliomielitia : Medula espinalaren motore neuronei erasotzen dien birus batek eragindako gaixotasun infekzioso bat da.

· Ardatz bifidoa : Malformazioa bat da, eta ezaugarri nagusiena, orno arkuren bat edo beste behar bezala ez dutela bat egin.

· Arazo afektibo eta portaera agresiboak.

. . .

www.ioanaaldazabal.blogspot.com
BITXIKERIA BEZALA :

Ikertzaile batzuek dioten bezala, goiztiar jaiotzen diren haurrek eta pisu gutxi dutenek, 3 aldiz aukera gehiago dituzte hiperaktibitatearen sintomak izateko.
Ikerketan ikusi ahal izan den bezala, 34 eta 36 asteetan jaiotzen diren haurrek % 80ko arriskua dute HKD(desorden hiperkinetico) izateko. HKD eta ADHD-aren sintomak arreta faltari egozten zaizkio.





Ikertzaileek gehitu nahi izan zuten, HKD duten haurretatik 10tik 9 mutilak direla. Gaixotasuna nabaritzen hasten da 2 - 18 urte artean.


http://www.laflecha.net/canales/curiosidades/noticias/200606056
HAUR HIPERAKTIBOEKIN IKASGELAN LAN EGITEKO ESTRATEGIAK :


Gai hau lantzen hasteko, oso garrantzitsua da esatea, irakasleak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasleengan. Horietako askok, behar den ezagutza maila izan gabe, hiperaktibotzat jotzen ditu bere ikasleak, pixka bat urduriak direlako bakarrik.
Gogoratu behar dugu, irakasleak ez direla pertsona egokienak diagnostikoa emateko. Ikasleren batek arazo larriren bat duela susmatzen badu, hezkuntza psikologoari eskatu behar zaio laguntza. Urduritasuna eta atentzio falta beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke.
Irakasleak haur hiperaktiboren bat klasean badu, gai horren inguruan ahal duen bezain beste informazio bilatuko du, gaixotasuna ulertu ahal izateko.

Hona hemen klasean praktikan jartzeko estrtegia batzuk :






· Ingurune fisikoa

-Haur hiperaktiboek arreta gehiago behar dute, beraz, egokia izango litzateke ikasgelan haur gutxi egotea, horrela, haur horrek behar duen atentzioa izango luke.
-Ingurune fisikoa ordenatua izan behar da, distraituko duen objektu guztietatik hurrundu behar da: kartelak, leihoak.....
-Onuragarria izango litzateke haur hiperaktiboaren inguruan jesarrita dauden haurrak, haur lasaiak izatea, arreta ez galtzeko.

· Klasearen prestaketa

Haur hiperaktiboak lehenago nekatzen dira, hauen arreta gaitasuna murritzagoa delako. Nahiz eta beti ezingo den burutu, denbora gutxiago irauten duten ariketak prestatu berarentzat.
Eguneroko bat egitea egokia litzateke irakaslearentzat, haurra begiratu ostean, ikusitako guztia idaztea. Garrantzitsua da, haurrari erakustea idatzitako guztia.
Lortutako gauza onak azpimarratzea da egokiena haur hauentzat.

2009-01-17

BITXIKERIA BEZALA...................

Haurdunaldian erretzeak bederatzi aldiz biderkatzen du haurrak hiperaktibitatea izateko aukera, Estatu batuetan egindako ikerketa batek dioenez.
Ikertzaileek egindako lanaren ondoren atera duten ondorioa da, gaixotasun hori izateko aukera duten haurren artean, haurdunaldian amak errez gero arriskua handiagoa izaten dela gaitxotasuna jasotzeko.
Rosalind Neumanek dionez, haurnaldian erretzeak ekarri ditzazkeen arrisku desberdin ugari entzunak ditugu, baina orain dela gutxi arte ez genekien hiperaktibitatean ere eragina duela.
Ikerketan 5000 familik hartu zuten parte, beraien seme alaben portaeraren inguruko hainbat test bete zituzten eta emakumeen kasuan, haurnaldiko datuak ere bai. Test horietatik datu arrigarriak atera ziren, emakumeetatik %75ek haurnaldi osoan zehar erre zuten.
Hiperaktibitatearen sintomak sarriago jasotzen dira ama erretzaileen haurretan, baina badirudi alkholak ez duela eraginik inguru honetan.



2009-01-15



Hiperaktibitatea neurriz gainekoa denean eta beste ezaugarri batzuei lotuta doanean, atentzio falta edo ikur motore / psikologikoak, TDAH kasu baten aurrean gaudela esan nahi du. Hau da, Transtorno por deficit de atencion y hiperactividad.

" TDAH : Es un sindrome conductal con bases neurobiologicas y un fuerte componente genetico. Se trata de un transtorno neurologico del comportamiento caracterizado por distraccion moderada o severa, periodos de atencion breve, inquietud motora, inestabilidad emocional y conductas impulsivas.
Tiene una muy alta respuesta al tratamiento, aunque se acompaña de altas tasas de comorbilidad (transtorno bipolar) psiquiatrica.
Los niños con TDHA continuan presentando los sintomas hasta la vida adulta."

http://es.wikipedia.org/wiki/ADHD

2009-01-14

Hauek haur hiperaktibo batek egingo lituzkeen ariketak izango lirateke:

1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan. Zenbat hanka ditu elefanteak?

2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.

- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.
Zer da?

- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?

- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?
- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?

3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.

- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.

4.-IKUSMENA: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)

Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.
IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK

5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak)

Itsasontzi bat Pasaiako portuan sartu da 125.000 kiloko zamarekin. 400.000 kilo eraman ditzake gehienez. Pasaian, lehengo zamaz gain, 1.200 kiloko 200 kotxe hartu behar ditu. Eraman ahal izango al ditu?









http://haurhiperaktiboak.blogspot.com/

2009-01-13

IRAKASKUNTZAREKIN ERLAZIOAN:


Arazo hau duten haur gehienek zailtasunak izaten dituzte, hauetatik %40-%50ek etekin eskolar baxua dute.
Pertzepzio zailtasunak dituztenez, esaldien arteko diferentzia ez dute ondo atzematen eta jasotzen duten informazioa egituratzeko gaitasun gutxi dute.

Zailtasun handienak idazketan, irakurketan eta kalkuan izaten dituzte.
Idazketari dagokionez, letra kaxkarra izaten dute eta ortografia akats asko.


Kalkulu ariketetan adibidez, oinarrizko elementuetaz ahazten dira eta bukatzeko irakurketaren inguruan, hitzak eta silabak omititzen dituzte, ez dute ulertzen irakurtzen dutena, letrak identifikatzeko gaitasuna dute baina ez ahozkatzekoa modu egokian.