HAUR HIPERAKTIBOEKIN IKASGELAN LAN EGITEKO ESTRATEGIAK :
Gai hau lantzen hasteko, oso garrantzitsua da esatea, irakasleak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasleengan. Horietako askok, behar den ezagutza maila izan gabe, hiperaktibotzat jotzen ditu bere ikasleak, pixka bat urduriak direlako bakarrik.
Gogoratu behar dugu, irakasleak ez direla pertsona egokienak diagnostikoa emateko. Ikasleren batek arazo larriren bat duela susmatzen badu, hezkuntza psikologoari eskatu behar zaio laguntza. Urduritasuna eta atentzio falta beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke.
Irakasleak haur hiperaktiboren bat klasean badu, gai horren inguruan ahal duen bezain beste informazio bilatuko du, gaixotasuna ulertu ahal izateko.
Hona hemen klasean praktikan jartzeko estrtegia batzuk :
· Ingurune fisikoa
-Haur hiperaktiboek arreta gehiago behar dute, beraz, egokia izango litzateke ikasgelan haur gutxi egotea, horrela, haur horrek behar duen atentzioa izango luke.
-Ingurune fisikoa ordenatua izan behar da, distraituko duen objektu guztietatik hurrundu behar da: kartelak, leihoak.....
-Onuragarria izango litzateke haur hiperaktiboaren inguruan jesarrita dauden haurrak, haur lasaiak izatea, arreta ez galtzeko.
· Klasearen prestaketa
Haur hiperaktiboak lehenago nekatzen dira, hauen arreta gaitasuna murritzagoa delako. Nahiz eta beti ezingo den burutu, denbora gutxiago irauten duten ariketak prestatu berarentzat.
Eguneroko bat egitea egokia litzateke irakaslearentzat, haurra begiratu ostean, ikusitako guztia idaztea. Garrantzitsua da, haurrari erakustea idatzitako guztia.
Lortutako gauza onak azpimarratzea da egokiena haur hauentzat.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario