2009-01-12

JARRERA

Haur hiperaktiboen jarrera gehienetan desegokia izaten da. Honek ez du esan nahi gaiztoak direnik, baina bai bihurriak.
Baliteke biolento izatera iristea, bai ahoz eta baita fisikoki ere.
Hauen jarrerak, ohiko arazoak izatera eramaten dituzte eta ondorioz, kideen eta helduen gaitzezpena izaten dute. Horrek hauen isolamendua azaltzen du gizartean.
Oso normala izaten da haur hauetan autoestima baxua izatea.
HIPERAKTIBITATEAREN SINTOMAK : INPULTSIBITATEA.

Inpultsibitatea egindakoaren ondorioak kontutan ez hartzeagatik gertatzen da.Honek fisikoki eta sozialki haurra zuhurra ez izatea dakar.
Hiperaktinoak ez diren haurrekin konparatzen baditugu, ikusi ahal izango dugu istripu gehiago izaten dituztela eta fustrazio txikiei modu agresiboan erantzuten die.
Ez dute ezer planifikatzen, eta hori dela eta arazoak izaten dituzte. Adibidez; marrazkiak egiterako orduan, ariketa bat burutzerako orduan....

2009-01-11

HIPERAKTIBITATEAREN SINTOMAK: ARRETA FALTA.

Arreta falta horrek ondori larriak ekarri ditzake:

- Arreta edo aditasun maila mantentzeko arazoak.
- Estimulu zehatzei erantzuteko zailatsunak.
- Estimulu konplexuak modu planifikatu eta eraginkor batean behatzeko zailatsunak.

Aditasun zailatasun horiek eragina dute klasean etengabe: ariketetan akats asko egiteko joera, klasera ekarri beharreko materiala galdu edo eta ahaztea,.....

2009-01-07

Diagnostikoa egiten denean, klinikoa da eta ohikoena izaten da historia klinikoan oinarritzea.
Kasu gehienetan, sintomaren bat nabari denean, familiarekin eta haurrarekin hitz egiten da. Elkarrizketa horiek, sakonak izaten dira. Miaketa fisikoa egitea ere komenigarria dela diote adituek.
Gaur egun, diagnostikoa, DSH-IV galdera sortan datza. Honen bidez, sintomak bereiztu ditzakegu. Galdera sorta honeta aparte, gurasoek zein irakasleek burutu ditzaketen beste galdera sorta batzuk ere badaude. Horiei, Conners-en galdera sorta deritzogu.





Tratamendua bi bidetik izan daiteke, bateraezina batean eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere, biak dira beharrezkoak. Esan beharra dago, azken aldian tratamendu farmakologikoak hartu duela indarra. Ikerketa asko burutu ondoren, MTA interesgarriena dela diote, beste tratamendu batzuek baino eragin handiagoak eragiten dituelako.

2008-12-23

Hiperaktibitatea, jokatzeko era natural bat da, zeinetan umeek orokorrean egonezinaz, arreta faltaz eta bulkadaz jokatzen duten.
Bestalde, ume jokaeraren aztorapena, geldirik egoteko ezintasuna agertzen duena, momentu oro mugimenduan egonik, nahiz eta lo egon.

Gutxi gora behera esan daiteke, haurren %5tak pairatzen duela gaixotasuen hau. Nabarmena da gizonen eta emakumeen artean sortzen den desberdintasuna arlo honetan; gizonen kasuan 3tik 1ek pairatu dezakete eta aldiz, emakumeen kasuan, 10tik 1ek pairatu dezake.